Korrikalariei buruzko diziplina anitzeko jardunaldia Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO-COFPV) antolatu du Euskadiko Podologiako Elkargo Ofizialarekin (EPEO), DEUSTUKO Unibertsitatearekin eta SEPODekin batera. Jardunaldia urriaren 30ean (ostirala) egingo da, Donostiako Deustuko Unibertsitateko auditoriumean, “Korrikalarien Osasunari eta Errendimenduari buruzko III. Jardunaldia” izenburupean. Topaketak osasunaren eta kirolaren arloko adituak bilduko ditu, gero eta zale gehiago dituen diziplina horretan lesioak ekiditeko eta errendimendua hobetzeko tresna gakoak emateko.
Jardunaldian zehar, funtsezko gaiak aztertuko dira, hala nola biomekanikak korrikaldi-teknikan duen garrantzia, adinaren ondorioz gertatzen diren aldaketa fisiologikoetara egokitzeko estrategiak, eta nola fisioterapeuten, podologoen, erizainen, traumatologoen, kirolaren arloko medikuen eta kirolaren esparruko beste profesional batzuen arteko lankidetzak korrikalarien osasuna eta errendimendua optimiza ditzakeen.
Diziplina anitzeko ikuspegia: korrikalaria erdigunean. Korrikalariaren ongizatea eta lesioen prebentzioa lortzeko ikuspegi integrala eta diziplina anitzekoa dira jardunaldien oinarria. “Diziplinaz gaindiko ikuspegian medikuak, fisioterapeutak eta podologoak lankidetza estuan arituko gara prestatzaile fisikoekin eta kirolaren arloko beste profesional batzuekin, ikuspegi hori ezinbestekoa baita ariketa eta errekuperazio efizientea sustatzeko”.
Batzorde Antolatzailea















